En algunos casos puede sustituir un rele por un max232.
Helburua, erloju analogiko baten motorrarentzako driver bat sortzea da, horretarako, ziklo erdi +9v eta beste ziklo erdian
-9v ko tentsioak dituen uhin karratu bat sartu behar zaio.
Harilkatu bakarra edo pare bat duen pausuz pausuko motorea dela uste dut, honek, 6º ko pausua du, beraz 60 pausutan egingo
luke bira osoa, hain zuzen ere ordu batek dituen minutu kopurua.
Motore honek bere borneen arteko tentsioaren egoera aldaketan eragingo dio errotorari. Hau da +9tik -9ra trantsizioan
(eta alderantziz ere) erloju analogikoak minutu bat gehituko luke minutuen orratza +1 eskumara mugiduz.
Aurretik eginda zegoen "Erloju-kontroladorea0", kontagailu batzuen bidez, RLCX (bai, X!) osziladore batek sortzen duen uhina
zatituz errele baten harilkatua eragiten, edo ez eragiten, kontrolatzen zen.
Nire ustez diseinu honen arazoa, hainbat tentsio eman ahal dituen elikatze iturri "konplexu" baten beharra dela da.
+9v, -9v, +5v logikarentzako eta +12v errelearentzako.
Honek dakartzan erreguladore eta kondentsadoreekin batera, bf kristona lirateke ta oso txarra naz analogikan jajaja.
Beraz MAX232a erabiltza okurriduaten eta erabiliko den korronteari buruzko hainbat zalantza argitu ta gero
, teorikoki posiblea zela "Charge Pump" delako edozein zirkuito bati ezker, MAX232 horretarako aproposa! ...
Soldiatu eta gero primeran joan da!
Kontuan hartu behar da MAX232 aren
Testuganeko irudian, erabilitako oinarrizko hardwarearen eskema. Goian, orain arte erabilitakoa, eta behean berria, "hopespena".Hardwarearen aldetik askoz ere merkeagoa.
Eta, teorian, zehatzagoa.
Eskumako irudiak, erlojuak, funtzionatzeko, jaso beharko duen uhina azaltzen du. 0,0083HZ ko uhin batek minutu bakoitzeko egoera aldaketa bat sortuko du.
Nota: Ordua aldatzeko segunduetan egingo dira egoera aldaketak hau da, 0.5HZko uhina izango da, baina orrek ez du garrantzirik.
Sarrera honetan garrantzia, ezkerreko zirkuito honi eman nahi nion, erabilera kopuru ikaragarri dituen "Charge Pump" sistema honen berri izan
dut eta berarekin jolasteko aukera izaten ari naiz eta oso interesgarria iruditzen zait.
Ereduak deskargatu: Proteus+AVRstudio
No hay comentarios:
Publicar un comentario
Cualquier critica, propuesta idea o sugerencia sera bien recibida